Gure herrian, errepidea oinez gurutzatzeko, zebra-bideak eta semaforoak daude Patxita Etxezarretan eta Axular ibiltokian, eta horietako gehienetan oinezkoak botoia sakatu behar du ibilgailuentzako semaforoa gorri jartzeko. Semaforo horietako testua, ordea, gaztelania hutsean dago: “PULSE EL BOTÓN”.
Zehazki, zazpi pasabide nagusi daude, eta horietan…
- Batean (kirol-portuaren parean) testurik ez dago botoian.
- Beste batean (kiroldegiaren pareko zubian), testurik ez eta gainaldean seinale bat dago ele bietan: “SAKATU BOTOIA/PULSEN BOTÓN”.
- Beste sei tokitan gaztelania hutsezko testuak daude: “PULSE EL BOTÓN”
Aspaldikoak dira semaforoak eta testuak, gehienetako idatziak eta botoiak oso hondatuta daude, eta une egokia izan daiteke berritzeko eta behingoagatik euskaraz jartzeko. Ez da hain zaila, eta edozeinek ulertuko du “SAKATU BOTOIA”.
Laster aldatuta ikusiko ahal ditugu…