Euskal hedabideak eta itzulpengintza automatikoa, 'Euskara, bestela ez gara' zikloko bigarren saioan

Erabiltzailearen aurpegia Larraina Euskara Elkartea

Irene Arrarats. (Argia)

Euskara, bestela ez gara zikloaren barruan, datorren astean bigarren saioa izango dugu.

Martxoaren 12an, Alondegian, 18:30ean, gurekin izango ditugu Berriako Irene Arrarats, Goiena komunikazio-taldeko Iban Arantzabal eta Guka-Zumaiako Gorka Zabaleta, puri-purian dagoen gai baten gainean hitz egiteko: itzulpengintza automatikoa eta euskal hedabideak, edo beste era batera esanda, zenbait aurrerabidek nola edo zenbateraino eragingo duten hedabideetan, onerako eta txarrerako, zer arrisku eta zer aukera dakartzaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide