Zumaiarrak eta emakumeak berriro ere Euskadi zutik jartzeko prest

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako EAJ-PNV 2020ko uzt. 9a, 07:29

Gaur, osteguna, arratsaldeko 19,30ean Beheko Plazan Arantza Tapia eta Maria Eugenia Arrizabalaga EAJ-ren Gipuzkoako hautagaiekin ekitaldia.

Harro eta pozik egoteko modukoa da eta harro eta pozik gaude EAJ-PNVko Gipuzkoako zerrendako buru-buruan bi emakume zumaiar izateaz.

Zumaiarrak eta emakumeak.

Maria Eugenia Arrizabalaga eta Arantza Tapia, herriarekin konprometitutako bi emakume, bi zumaiar EAJ-ren izenean herri ordezkari bikainak izango dira.

Harro sentiarazten gaituzten emakumeak,
harro sentiarazten gaituzten herritarrak,
harro sentiarazten gaituzten ordezkariak!

Gaur, osteguna, arratsaldeko 19,30etan Beheko Plazan egingo dugun ekitaldian beraien konpromisoak, beraien hitza zuzenean entzun eta ezagutzeko aukera dugu.

#EuskadiZutik 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide