Nahiz eta urte batzuk eraman gure eguneroko lanean Lankidetzako teknikak erabiltzen, 2016-2017 ikasturtetik aurrera Zumaiako Herri Eskolako proiektu metodologiko bat izango da Ikaskuntza Kooperatiboa (Ikasteko kooperatu/Kooperatzen ikasi)
Hori dela eta, irakasleok, Lankidetza formazioa jasoko dugu Berritzeguneko prestatzaile-aholkularien eskutik.
Besteak beste, Lankidetzarekin lortu nahi dena hau da:
- Ikasgiroa hobetzea eta ikasleria motibatzea.
- Ikasleen emaitzak hobetzen laguntzea.
- Kooperazioa eta bere baloreak sustatzea.
- Ikasleak autonomoak izateko praktikak ezagutzea eta praktikan jartzea.
- Ikasleak talde lanean ikastea, trebatzea eta aritzea.
- Hainbat komunikazio-gaitasun eta gizarte-gaitasun ikasi eta barneratzea, eguneroko bizitzan aplikatuz.