Auzkezpen saioak bi zati eduki zituen:
1.-Lehenengoan: Geoparkea zer den, nola sortu zen, zer bereizgarritasun dituen, zeintzuk diren balio nagusiak eta hezkuntz-baliabideak azaldu zituen.
Euskal Kostaldeko Geoparkea: garapen jasangarria bultzatzeko tresna da, non tokiko balio geologikoak, kulturalak eta ekologikoak sustatu nahi dituen.
2.-Bigarrengoan: Geo-eskolak proiektuari buruz hitz egin zigun. Proiektu hau erabat txertatzen da guk bultzatzen dugun Ekosistema Hezitzailearen barruan, geo-eskolak duen helburuarekin bat egiten dugulako: ikasle aktiboak izateaz gain, “herriko lurraldearekiko lotura eta harrotasuna bultzatzea baita xedea”. Herrian eta inguruan daukaguna ezagutzeaz gain, harro sentitzea eta berea bezala zaintzea.
Hori dela eta, Geoparkeko arduradunen asmoa da, 9 unitate didaktiko prestatzea ikasleekin lantzeko hainbat irteera eginez. Mutriku, Deba eta Zumaia dira geoparkea osatzen duten hiru udalerriak eta herri bakoitzeko 3 gai landu nahi dira gure ikasleekin, 6 urtetik hasi eta 18 urte bitartean. Hau guztia doainik.
Geo-eskolak proiektua aurrera eramateko eta gai horiek prestatzeko, Geoparkeko arduradunen eta irakasleon arteko elkarlanaren beharra ikusi da. Horretarako formakuntza irteera batzuk antolatuko dituzte irakasleontzat.
Informazio gehiago geoparkeari buruz: http://geoparkea.com/eu/geoparkeari-buruz?lang_code=eu