Aurten azaroaren 25a larunbata da, baina 24an Zumaiako Herri Eskolan, maila txikienetatik hasita goreneraino, bakoitzak bere neurrian, egun hau ospatuko du lelo honekin: “TRATU ONEKIN DANTZAN”
EGITARAUA:
AURRETIK: Egunero lantzen dugunaz gain, ZHE osoak, aste batzuk lehenago hainbat ekimen jarriko ditu abian, indarkeria matxistari lotutako gaiak sakontasunez landu eta hausnartzeko asmoz. Horretarako, hainbat material sortu eta egokitu da ZHEn bertan, eta ahalegin berezia egin da ikasleek euren egunerokotasunean bizi dituzten egoeretatik abiatzeko.
Haur Hezkuntzan: Geletan “Alebrijeak” ipuina kontatu eta landuko dute. Lau hitz positibo aukeratuko dituzte eta mezuak idatziko dituzte gero enborrean zintzilikatzeko.
Lehen Hezkuntzan: Ikasleak eta irakasleak tratu onei buruzko esaldiak idatziko dituzte eta horretarako egokituko diren postontzietan utziko dituzte
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan: Emakunderen autobusa herrira etorriko dela baliatuta, DBH3 eta BATXI1 mailetako ikasleek tailer bereziak egingo dituzte, jai giroko harremanei buruzkoak.
AZAROAREN 24an:
AITA MARIN:
Atari Handian, 11etan.
HH4, HH5 eta LHko 1 maila
- Enborraren inguruan, gela bakoitzeko arduradunak gelako zinta heldu eta beste gelakide guztiekin batera zinta azpian jarriko dira argazkia ateratzeko eta leloak ondo ikusteko.
- Ondoren, “Ene Kantak” CDko “Besarkatu” abestia kantatu eta dantza egingo dute.
SAGARBIDEAN: 12:00-12:20ra. Erdiko bi kantxetan.
- Aurkezpena.
- Zinta dantza: dantzatu behar dutenak, Sagarbideako kantxa erdian egongo dira eta beste guztiak hauen inguruan 4 borobil handi osatuko dituzte eta zinta dantzaren musikarekin batera mugituko dira.
Azken jarduera hau Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalekin eta eskolekin batera egingo da, berdintasuna eta bizikidetza positiboa sustatzeko.
- DBHkoek manifestua irakurriko dute.
- Bukatzeko, Glaukoma taldearen, “Gure kaiola” abestia jarriko da abesteko eta dantzatzeko.