EMAKUMEENGANAKO INDARKARIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2018ko aza. 20a, 17:56

Oraindik, zoritxarrez, emakumeenganako tratu txarrak eta biolentzia kasuak ematen dira gure gizartean.

Baina, ikastetxe bezala zer egin dezakegu horiek desagertzeko?

Zumaiako Herri Eskolan, genero berdintasunean hezten ditugu gure ikasleak, bakoitza pertsona bezala errespetatuz. Hori da, gure Ekosistema Hezitzailearen oinarrian erein eta landatzen dugu hazia; gaur egungo tratu txarrak eta biolentzia kasuak, orain eta etorkizunean tratu onak bihurtzeko.

 

 

Gure eguneroko lanean egiten dugunaz gain, azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta… lehenagotik hainbat aktibitate eta ekintza burutuko ditugu, “TRATU ONEKIN DANTZAN” lelopean:


EGITARAUA:

AURRETIK: Iazko ikasturtean, ikasleek egunerokotasunean bizi duten egoeretatik abiatuta, eskolan bertan sortu eta egokitutako materiala erabiliko dugu genero indarkeriari buruz hausnarketa egin eta elkarrenganako tratu onak bultzatu eta landuz.

Haur Hezkuntzan: Geletan, “Alebrijeak” ipuina kontatu eta landuko dugu. Lau hitz positibo aukeratuko ditugu eta esaldiak idatziko ditugu; ondoren, enborrean zintzilikatzeko.

Lehen Hezkuntzan: Ikasleek eta irakasleek tratu onei buruzko esaldiak idatziko ditugu. Horietako mezu batzuk zintetan itsatsiko dira eta zinta horiek dantzan egiteko erabiliko dugun enborrean zintzilikatuko ditugu. Gainerako mezuak, pasabide bakoitzean horretarako egokitutako postontzietan sartuko dituzte.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoan: Aurten ere, Emakunderen autobusa Zumaiara etorriko da. Bertan DBH3 eta BATXI 1eko ikasleek tailer bereziak burutuko ditugu jai giroko harremanei buruz.

AZAROAREN 23an:

AITA MARIN:

Atari Handian, 11etan.

HH4, HH5 eta LHko 1 maila.

  • Enborraren inguruan, gela bakoitzeko arduradunak gelako zinta heldu eta beste gelakide guztiekin batera zinta azpian jarriko dira argazkia ateratzeko eta leloak ondo ikusteko.
  • Ondoren, "Ene Kantak" CDko "Besarkatu" abestia kantatu eta dantzatuko dute.

SAGARBIDEAN:

12:00-12:20RA. Erdiko bi kantxetan.

  • Aurkezpena eta Agurra.
  • Zinta dantza: dantzatu behar dutenak, Sagarbide erdiko kantxetan kokatuko dira, eta beste guztiak hauen inguruan 4 borobil handi osatuko ditugu (LHko 2, 3 eta 4. mailetakoak, LH 5 eta 6 mailetakoak, DBH 1 eta 2. mailetakoak, eta DBHko 3 eta 4. mailetakoak. Batxilergokoak inguruan egongo dira) eta zinta dantzaren musikarekin batera mugituko dira.
  • DBHkoek "Manifestua" irakurriko dute.

Jarduera hau, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udalen eta eskolen artean adostutakoa da; eta berdintasuna eta bizikidetza positiboa sustatzea du helburu.

Bukatzeko, Mikel Markezen "Konplize" eta Gatiburen "Aske maitte" abestu eta dantzatuko ditugu.

Gaiari buruzko informazio orokorra

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide