Urrian, jada, martxan jarri dugu Lehen Hezkuntzako 1 mailan. Hala egingo dugu ere, Haur Hezkuntzako 5 urteko geletan, Lehen Hezkuntzako 2. Mailan (“trabadak” lantzeko bereziki), eta behar duten gainerako ikasleekin Laguntza Gelakoen bitartez.
Tresna honen egilea: Eduardo Herrera Cantera da. Psikologo eta logopeda, dislexia eta diskalkuliaren tratamenduan espezialista.
Tresna honek hainbat aukera ematen dizkio irakasleari:
- Antolatutako materiala erabiltzea, kontzientzia fonologikoa (letrak edota silabak ezagutzea) eta lexikoa (hitzak ezagutzea) landuz.
- Baliabide ugari aurkeztea (irudiak, audioak) fonema-grafemen arteko asoziazioa barneratzeko.
- Hainbat jarduera, hitzen errepresentazio lexikoa ikasteko.
- “Berrikastean”, multiatazan, aurkezpen dinamikoan edota informazioa “bits-etan” irakasteko estrategian oinarritutako irakaskuntzaz baliatzea.
- Irakurketarako zereginetan arreta eta interesa mantentzea.
- Arbel digitalean idazketa eta trazua lantzea.
- Gelan lan egiteko fitxak sortzea. Alde batetik, landutakoa edukien ezagutze lexikoa edo idazkera lerroduna lantzeko bingoa. Eta, bestetik, ikusizko euskarria duten irakurketarako orriak, etxean gehiago landu behar duten ikasleei emateko.
- Lankidetza jolasak sustatzea. Ikasleek puntuak gela osoarentzat lortu beharko dituzte eskolaren amaieran “Tximeleta efektua” jolasteko aukera izateko.