Zumaiako Herri Eskolako HHko proiektua, eredu EAEko hezkuntza sarean

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2020ko mar. 11a, 19:08

ZHEak bi urte darama, Haur Hezkuntzan, Mugimendu Autonomoaren metodologia berritzailearekin lanean. Ikasleak, aukera dute ekosistema (espazio) aberats eta anitzetan aritzeko. Esploratzen, esperimentatzen, norberaren jakin minak asetzen eta berriak pizten ari dira; bizipenen bidez ikasketa esanguratsua jasotzen.

ZIENTZIAk bere espazio propioa du. HHko ikasleak zientzia egiten ari dira, orain artean ez bezala. Txikitatik, mutil zein neska, zientziaren mundura eta motodo zientifikora hurbiltzea eta etorkizunean gizartean eragiteko oinarriak jartzea da helburua.

Zumaiako Herri Eskolako proiektu hau eredutzat hartu dute EAEko Hezkuntza sarean. Hau dela eta, hainbat ekimenetan parte hartu dugu:

  • EAEKo hainbat ikastetxe HHko Mugimendu Autonomoko antolaketa ezagutzera etorri zaizkigu.
  • Urola kostako Jardunaldi Pedagogikoetan, “Mundua Haurren eskura” saioko hizlari izan gara, Zumaiako Herri Eskolako praktika azalduaz.
  • 2020-21 ikasturtean, “Partekatuz Ikasi” zientzia-proiektuko tutoretza lanetan arituko gara EAEko beste ikastetxe batzuetan.

2017-18tik egindako lanaren fruituak ikusten ari gara. Ikasleak, espazio desberdin hauetako bizipen eta emozioei esker, euren garapenean oinarri sendoak finkatzen ari dira.

Komunitate osoaren partehartzearekin posible izan dugu honaino iristea.

Elkarrekin eta elkarrengandik ikasiaz, Zumaiako Herri Eskolako ekosistema aberasten jarraituko dugu!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide