Irakasleentzat formazioa: haurraren ongizatea helburu, okupazio terapia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2021ko eka. 17a, 12:35



Ekainaren 22an
Zarauzko Berritzeguneko okupazio terapeuta Ainara Garcia Udabek formazio saioa eskainiko du MEET bidez.

Izenburua: Okupazio Terapia: Eskolan, garapenerako beste ikuspegi bat.

Helburua: Haurren eta ikasleen garapenerako, Okupazio Terapiaren ikuspegia eskaintzea eta partekatzea eskoletako profesionalekin.

Edukiak:

 

  • Haurren eta ikasleen garapenerako eta egunerokotasunean erantzuteko, Okupazio Terapiaren ikuspegitik, oinarri teorikoak eta praktika.
  • Altzariak, haurraren garapena, zentzumenak, ingurunearen egokitzapena, begiradaren egokitzapena, mugimendua, manipulazioa, beste modu bat, idazketa, kanpo eremua, guraizeekin moztea, ekintzak, etab.

 

Azken finean, hezkuntzako profesionalentzako oso interesgarria iruditzen zaigu Okupazio Terapiak eskaintzen duen ikuspegia eskola garatzeko eta zubi bezala kalitatezko hezkuntza inklusiboa lortzeko.


UNESCOk honela definitzen du hezkuntza inklusiboa bere kontzeptuzko dokumentuan: “inklusioa ikasle guztien ikaskuntza-premien aniztasuna identifikatzeko eta erantzuteko prozesu gisa ikusten da, ikaskuntzan, kulturetan eta komunitateetan parte-hartze handiagoa izatearen bidez eta hezkuntzan bazterketa murriztuz. Batez ere, arreta berezia jartzen die marjinazioaren eta gizarte-bazterketaren aurrean kalteberak direnei”.

Hau da, hezkuntza alorrean, benetako “bikaintasunerantz” joatea.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide