HH-ko Mugimendu Autonomoa proiektuan eredu da Zumaiako Herri Eskola

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2022ko api. 12a, 18:37

EAEko Mugimendu Autonomoan ari diren ikastetxeek, ZHEko eredua erreferente hartu dute eta  bertara etorri dira ikastetxea ezagutzera,  sare hau osatzen duten hainbat eskola.

Eraldaketa metodologikoa partekatzeko, bailarako mintegietan saioak eskaini ditugu eta Hezkuntza Sailaren proiektua den Partekatuz Ikasi-n, tutore lanak burutu ditugu, beste ikastetxe batzuen aholkularitza eginaz. Oraingoan, martxoaren 30ean, EAEko eskola publikotako 80 hezitzaileren bisita jaso dugu, Mugimendu Autonomoa proiektua gauzatzeko egin dugun ibilbidea, antolaketa, egunerokoa eta ekosistemak ezagutzeko.

2016-17 ikasturtean hasitako barne hausnarketa, gogoeta eta formazioak bere bidea egin du. Gaur egun, haurraren garapen integrala bultzatzen duten  ekosistema anitz eta aberatsak ditugula esan dezakegu eta hezitzaileen  eskuhartzeak eta antolaketak ere, bat egin du MUGIMENDU AUTONOMOAREN  dinamikara.

Prozesu honetan ikasleen motibazioa, familia eta eskolaren arteko elkarlana eta hezitzaileen sendotze pedagogikoa  areagotu dira.

Ikasturte  hauetan emandako urratsak sakontzen jarraitzea eta behar berrietara egokitzea dira aurrera begirako erronkak. Atzo izandako saioan jasotakoak, gure proiektuan sendotzen jarraitzeko ilusioa ematen digu. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide