Euskaraldia 2020

Euskaraldiaren bigarren edizioa

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2020ko uzt. 22a, 09:00

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo dugu ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu ariguneen bidez.

Mota guztietako entitateek hartu ahal izango dute parte (erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, kooperatibak, kultur eta kirol elkarteak, eta abar), ariguneren bat badute. Ariguneek, edo euskaraz aritzeko guneek, euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean. Talde hauetako kideek ahobizi eta belarriprest modura jardungo dute Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan, baina ariketa modu kolektiboan gauzatuko dute ariguneetan. Hala, bi motako ariguneak bereizten ditugu: barne ariguneak eta kanpo ariguneak. Helburu nagusia entitate horien harremanetan euskararen erabilera handitzea da

Zumaian dagoeneko, dozenaka entitateek eman dute izena, eta datozen egunotan Baleikeren bitartez joango gara zerrenda argitaratzen.

Edozein entitatetako kideek informazio gehiago edota parte hartu nahi badu, Euskaraldiko web orrialdean edota Zumaiako Euskaraldia batzordearezn bitartez(zumaia@euskaraldia.eus/ 688714547) jasoko ahal izango du informazio gehiago.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide