Gabon Koruko istorio txiki bat

Erabiltzailearen aurpegia Gabon Korua 2021ko abe. 11a, 11:24

Valentin Manterolak bere aita protagonista duen istoriotxo bat kontatu digu.

Gabon Koruan historia hainbat istorio txikiz osatuta dago. Ba dira 65 bat urte bere etxeko atea jo zutela zela. Korrika joan zen irekitzera eta bere aurrean agertu ziren D. Juan Ignacio Mendia, apaiza, eta Maria Pilar Beobide. Bere aitarekin hitz egin nahi zuten. Gaia, nola ez, Gabon Korua zen. Garai hartan gizonez osatua etorkizun iluna zuen, gero eta partaide gutxiagorekin eta jarraitzeko konponbide eskasarekin.

Valentin Manterola aitak berehala erantzuna eman zien, korura emakumeak sartu eta ahots nahasietako korua bihurtu. Berehala, konponbide egokia zela iruditu zitzaien. Lana banatzeko gainera Valentin Manterolak emakumeen prestakuntzaz arduratuko zen, gizonez eta abesbatza osoaz D. Juan Ignacio Mendia arduratuko zen bitartean. Ez zen hau lehen aldia izango koru baten aurrean jartzen zena, Ubillos Jauregian bere egoitza zuten Mertzedarioetan tipleen korua eta bat gizonen korua zuzentzen baitzituen Valentin Manterolak. Lan honi esker Antonio Truebak idatzitako “Salve Regina” obra kantatzen jarraitu zen, orduko parrokiako organista zen Don Angel Araolazak debekatu egin baitzuen obraren estilo operistakoagatik. Gerora, pentsiodunen egoitzan sortutako Beheko Plaza abesbatzaren zuzendari ere izan zen, 1983ean eta 1986ean, Madrilgo Alcala Antzokian ospaturiko, Hirugarren Adinekoentzako Abesbatza Txapelketan lehengo saria irabazi zutelarik.

Garai hartakoak dira “Egin maite”, “Belenen” eta “Kanta Kantari” abestiak. Orduan ere “Arin, arin kristauak” abestia kantatzen zen, hau ordea Gabon Koruko errepertoriotik desagertu da eta, zoritxarrez, ez dago artxiboan. Valentin Manterolak ere zeresan handia izan zuen errepertorioan, “Belenen” Zumaian modu herrikoian kantatzen zen abestia, Iñaki Esteibarrekin batera moldatu baitzuen eta “Kanta kantari” abestiaren egile ere bada aurreko astean argitaratu genuen modua, Gabon Koruaren izaerarekin guztiz bat datorrena bertan aipatzen baita eskatzen zen dirua “gure gaixoen onagatik” zela. Diru bilketaren irudi dugu duela bi aste argitaratu genuen argazkia, non emakumeek saskiak daramate, bilketa hori egiteko asmoz. Ikusitakoa kontutan harturik. Ondorioztatu dezakegu, orduan, argazkia gutxienez 50eko hamarkadakoa dela. Bia abesti hauek musikalki aztertuta ikusten da ondo idatzita daudela eta “Kanta Kantari” abestian zertxobait ausartagoa izan zela. Bere semeak esan digu organista batekin ikasi zuela musika, baina ezin izan dugu zehaztu norekin izan zen.

Bestalde, hasieran aipatzen genuen Istorio horretatik tira eginez jakin dugu D. Juan Ignacio Mendia Gabon Koruko zuzendaria izateaz gain beste gai sozialetan sartuta egon zela. Horietako bat dugu Arrisku Nuklearraren Kontrako Zumaiako Komisioko kide izan zela. Deban zentral bat eraikitzeko asmoa egoen eta Komisioak horren inguruan herritarrak kontzientziatzea zuen helburu. Baleiken argitaratutako elkarrizketa batean kontatzen dute nola etxez etxe txosten bat banatzen zen, orduan fotokopiagailuak ez zeuden eta hantzeko tresna bakarra apaizetxean zegoen multikopista bat zen. Don Juan Ignacio Mendiaren bitartez erabiltzen zuten. Ziurrenik makina berberean egingo ziren Gabon Koruko abestien kopiak. Gaur egun partitura berriak ditugu baina orain direla 25 bat urte oraindik partitxela haiek erabiltzen ziren.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide