Hitzen garrantzia azpimarratzeko, George Lakoff linguistak jarritako adibidea da aurrekoa. Haren arabera, hitz bat aipatze hutsak, aurka egiteko bada ere, errealitatea ulertzeko modu bat ekartzen digu gogora. Esaterako, burura etortzen zaizkigun irudiak oso ezberdinak dira hondakinak kudeatzeko zentroa edo erraustegia hitzak entzutean, txarrerako edo onerako izan. Biek eraikin berdinari egiten diote erreferentzia, baina definizio bakoitzak transmititzen duenak zerikusi gutxi du bestearekin: lehenak, birziklapena eta naturarekiko errespetua; bigarrenak, berriz, kutsadura eta kea.
Ikusi bezala, aurreko definizioek bi marko ezberdini egiten diete erreferentzia, baina beti ez da hala gertatzen. Horregatik, esan ohi da bere markoa gizarteratzea lortzen duenak lanaren zati handi bat egina duela, gizarteak ideia horiek hartuko baititu oinarritzat. Batez ere, gainontzekoak hura gezurtatzera mugatzen badira; hau da, elefantean ez pentsatzeko esatera.
Nola egin aurre? Lakoffen proposamena: “Zure mundu ikuskerarekin bat egiten duen lengoaia sortuta”.