Zumaia eta disneyfikazioa

Erabiltzailearen aurpegia Jose Castillo 2018ko uzt. 3a, 18:21

Algorrin jarritako egur ohol batzuk eztabaida eta haserrea piztu dute zumaiar ugariren artean. Baina benetako kezka ez da oholena, Zumaian garatzen ari den joera baizik, Udala horren kontziente izan ala ez.

Euskal Herriak (Zumaiak) potentzialki ustiagarria den kultura konfigurazio bat osatzen du kapitalismo globalarentzat. Oso lurralde gutxi izango dira munduan ehun kilometroko erradio batean hainbeste kultur aniztasun, izar Michelin eta paisaia natural ezberdin biltzen dituztenak. Konfigurazio hori Euskal Herriaren esklusibitate kulturala da, euskal herritarrek –eta bisitariek beste maila batean­– gozatu beharko luketen ondarea. Baina, kapitalismoaren legeen barruan eta merkatuaren lehian berezitasun hori galdu egiten da, pixkanaka masifikatu eta komertzializatu egiten baita xahutu arte. Kapitalismoa ez da sistema arrazional bat, zerbait errentagarria logikaz eta patxadaz ustiatzen duena, hori agor ez dadin. Aitzitik, errentagarria eta monopolio errenta bat ekar dezakeen lehengai bat bilatzen badu (adibidez, Zumaiaren berezitasun kulturala), hori xahutu arte ustiatzen du. Prozesu horri David Harvey irakasleak “disneyfikazioa” deitzen dio.

Laburrean, Zumaia eta Euskal Herria zenbat eta gehiago “disneyfikatu”, orduan eta gutxiago izango dira Zumaia eta Euskal Herria.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide