Kolektiboak egiten gaitu

Erabiltzailearen aurpegia Jose Castillo 2018ko abe. 1a, 11:41

Black Mirror, Blade Runner, Matrix…ugariak dira azken urteotan gizakiaren etorkizuna hondamendi teknologikora bideratuta dagoela gogoratu nahi diguten filmak. Denetan, gizakiak sortutako produktua bera da gizakia kontrolatzen amaitzen duena. Horrela, mundu ez gizatiar, indibidualista eta distopiko bat agertzen zaigu.

Fikziotik urrunduz, egunero ikus ditzakegu bere musika kaskoetan isolaturik hiri batetik bestera doazen robotak, ezertaz eta inorekin ezer jakin eta konprometitu gabe. Gimnasio erraldoietan euren gorputza esteroidez kontsumitzen duten androideak. Ez-leku eta ez-orduetan bakarrik jaten duten langileak. Zenbat da gazteon zoriontasuna gure mugikorreko bateriaren bizitza denborari lotu zela? Zenbat gure arteko erlazioak elkar kontsumoan eta itxurakeria hutsean oinarritzen direla?

Baina, oroitu, gizakiak ezin dezake zoriontasuna bere produktuan bilatu, soilik bere berdinekiko erlazio emotibo eta  gizatiarrak eraikitzen baizik. Gaur, orain 200 urte jaio zen autore humanista bizardun haren hitzak oroitzea dagokigu: “Giza munduaren desbaliotzea gauzen munduaren balioespenarekiko zuzeneko proportzioan gehitzen da”. Kolektiboaren indarrak egiten gaitu, orain eta beti.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide