Herritarren parte-hartzea politikari guztien ahotan dagoen honetan, nola ulertu behar dugu kultur ekitaldien, langileen aldarrikapenen, eraso sexisten salaketen edota giza eskubideen urraketen berri ematea zikina dela entzutean? Bitartekaririk gabe herritarrok adierazteko dugun era bakarrari zikina deitzen dio alkate txit gorenak. Eta ezabatzeko agintzen du. Eta zentsuratzeko agintzen du.
Enpresario autoritarioen moduko politika egiteko era bertikal horrekin asper-asper eginda gaude. Inorekin hitz egin gabe, bulego batean politikari gutxi batzuek erabakitakoa herritar guztioi inposatzeak nazkatuta gauzka. Kalea, eremu publikoa, ez da agintarien txaleteko patioa. Kalea ez da inorena, eta horregatik da guztiona. Ez dugu turistentzat egindako "postal herri bat" nahi, bizi-bizia nahi dugu. Eta horregatik larunbatean, arratsaldeko 16:30etik aurrera, Amaiako plazan elkartuko gara, ume, gazte eta gaztetasuna pilatuta dutenak; debeku eta inposaketa tristeak ez ditugula maite pozez esateko, eta zergatik ez, eguraldi ona lagun, arrats polit bat guztiona den kalean pasatzeko.
Kalea Guztiona Da ekimena Zumaiako eragile hauek babesten dute:
- CC.OO, ESK, LAB eta ELA sindikatuak
- TSko langileak
- Guascor enpresa batzordea
- Urola enpresako (XEY) langile komitea (ELA, LAB eta CCOO)
- Astilleros Balenciaga langile komitea
- Mendiaraiz enpresako ELA eta LABeko delegatuak
- Korta enpresako ELAko delegatuak
- GKN Driveline Zumaiako langile batzordea (UGT, ELA, LAB eta ESK)
- Errefuxiatuen harrera taldea
- Bertso Eskola
- Eskubide Sozialen Karta
- Duintasuna elkartea
- Odol emaileen elkartea
- Malen Etxea (Emakume migratzaileen elkartea)
- Natur taldea
- Dardara (Zumaiako Musikarien Kolektiboa
- Libre
- Gazte Asanblada
- Talde feminista
- Ernai
- Inpernupe Kultur Elkartea
- Hirekin (Gazteen emantzipazioa sustatzeko egitasmoa)
- Katxapero gazte konpartsa
- Ikasle Abertzaleak
- Gure Esku Dago
- Herri Irrati Librea sortzeko lantaldea
- ZIIZ Industria ondarea
- Bateleroak
- AEK
- Ostarrena Zine-kluba