Homarus gammarus, abakandoa, gure kostaldean bizi den oskoldun handi eta preziatuena da.
Ia beti zuloetan ezkutaturik egon ohi da, gauez janari bila irteteko ez bada.
Hogei urte bizi daitezke eta bere gehienezko luzera, haginak kontuan hartu gabe, 70 zentrimetokoa izan daiteke.
Animali oso oldarkorra eta ehiztari trebea da zein txibi, txipiroi, olarru eta arrain txikiak jaten dituen.
Itxura ederra du, oskol gogorra eta kolore ilunekoa da, tanta horiz betea. Hasten dihoan heinean oskola aldatzen joaten da, zaharra kendu eta berriarekin geratuz.
Nahiz eta bere bi azken haginak tamainaz ezberdinak izan, apartekoak dira: eskubikoak hortz kamutsak ditu, oso indartsuak, animalia ezberdinen oskolak puskatzeko moduko indarrarekin. Ezkerrekoak aldiz, hortz fin eta zorrotzak ditu, janaria urratu eta mozteko erabiltzen dituenak.
Abakandoa ur hotzetan bizi da eta 40 metro inguruko sakoneratan dauden zuloetan ezkutaturik egoten da, maiz itsas angirarekin batera.