Aita Mariri buruz

Erabiltzailearen aurpegia Pello Etxabe 2015ko mar. 5a, 10:22

AITA MARI Zumaiako ZU Udal aldizkariaren 37. Zenbakian, Aita Mari-ri buruz ageri den informazioaren harira eta osagarri moduan, bizpahiru gehigarri.

1900eko irailaren 6an, Zumaiako udalbatzak egindako ohizko bileran, Aita Mari–ren iloba zen Cándido Cendoya Zubia, apaiz zumaiarrak, eskaintza bat egin zuen. Hau da, 1866 ezkeroztik, Donostiako portuan egon zen Aita Mariren bustoa Zumaiako Udalari ematea. Izan ere, Donostiako Udalak Candido Cendoyari emana zion bustoa, ordezko berri bat jarri nahi zutelako. Udalbatzak aho batez onartu zuen eskaintza eta egun batzuek beranduago, irailaren 30an, Alondegiaren alakan jarri zuten bustoa, gaur egun dagoen toki berean.

Bustoa, Donostiako Arte eta Lanbide Eskolako irakasle zen Jacinto Matheu Forster, “El Mallorquín”-ek egina zen. Cándido Cendoya, Burgo de Osmako katedraleko benefizioduna zen, eta ematen duenez, bere osabaren gauzak babestearen aldekoa zen. Berak eman zizkion Donostiako Udal Museoari (San Telmo Museoari), Aita Marik erabili zuen burdin gozozko balea arpoia, eta Aita Mariri, 1863ko ekainaren 27an, Herrizaintza ministerioak eman zion “Diploma de la Cruz de Segunda Clase de la Civil de Beneficiencia” delakoa. Bide batez gogoratu datorren urtean betetzen direla Aita Mariren heriotzaren 150 urte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide