Ikasten

Erabiltzailearen aurpegia San Pedro abesbatza

Kantatzea oso gauza naturala da, baina beharrezkoa da ezagutzea eta ikastea.

Musika Jaialdiak garrantzia handia izan du taldean eta ezin dugu ahaztu garai batean ikastaroak zirela honen muina. Italiatik etortzen ziren hainbat ikasle eta irakasle. Horien artean bat nabarmendu nahiko genuke, Florentziako Fiesole Kontserbatorioko irakaslea den Massimo Sardi hain zuzen. Goizetan ikastarora matrikulatutako ikasleekin lan egin ondoren, arratsaldez abesbatzako kideak ziren bere ezagutzaz gozatzen zutenak.

Bera, bestalde, harrituta geratu zen entzuten zituen zenbait ahotsekin, Eugenio Etxaberen ahotsarekin, adibidez. Hori bai, trebatu gabeko ahotsak ziren. Asko kantatutakoak, bai, baina “modu naturalean” inolako ahots teknika gabekoak. Abeslariren batek sokaz ere aldatu behar izan zuen, bere ahotsarekin hobeto zetorrelako.

Bide hura ez zen itxi, gaur egun hor jarraitzen du lan horretan: ahotsa, gorputza, lurra, adarrak eta sustraiak…

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide