Atzo beldurra sentitu nuen

Arbustaingo arranplan moto akuatiko bat jasotzen zeuden bi tipo. Bata uretan, motoan, eta bestea Ford Mondeo bat eta remolkearekin "martxa atras"-ean, musika topera zuela. Arranplan ume zein helduak zeuden bainatzen.

Atzeraka, musika topera zuela, kotxekoak ez zituen motokoaren aginduak entzuten, eta nik, ze okurrituko eta, kotxekoari musika bajuago jartzea hobe zuela esan nion, umeren bat-edo gurutzatu ezkero, gure abisuak entzun ahal izateko.

Ba hori nahikoa izan zen "gilipollas, tú para qué te metes", "nik ondo ikusten dut, eh, eh?", "a tí qué te pasa, payaso!" Mondeoko txoferraren ahotik entzuteko.

Motoan zegoenak "qué cojones te pasa?" esan zidanean, nik "sólo le he dicho que la música..." "la música? Hay que ser gilipollas! ¿A que te llevas una hostia?" "Lárgate de aquí, te he dicho que te largues!" "Te he dicho que te largues tres veces!!! ¿Quieres que te meta una hostia?" "Es que hay gilipollas en todas partes, mecaguendios!"

Eta ni beldurtu egin nintzen, musika jeisteko aholkua eman besterik ez, eta neure burua ubeldutako begiarekin uretan ikusi nuenean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide