Truxua

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Azkue Ibarbia 2016ko ots. 29a, 16:08

Asteburu honetan Joseba Egañaren iragarpenik ez genuen baleike.eus-en, baina bazter guztietatik jakinarazi ziguten eguraldi txarra izango genuela larunbatean, otsailaren 27an. Eusko Jaurlaritzakoek azkenaldian kolorez ere pintatzen digute larrialdia, eta alerta laranjan jarri omen ginen, erne, euriteengatik. Baita asmatu ere, asmatu zutenez. Ez zen giro izan euriarekin eta haizearekin.

Atzo, igande eguerdian, bi lagun euskaldun on, jator eta zumaiar, Erribera kaleko taberna batean, bezperako eguraldi makurraz hizketan. “Truxua” omen zen, truxua.

Nik inoiz entzun gabea neukan hitz hori, baina dena dakien Interneti galdetuta, hainbat erreferentzia aurki daitezke: Euskaljakintzan eta Hiztegi Batuan (“truxu iz. Batez ere Bizk. 'euri-jasa'”), adibidez. Azkueren hiztegiak ere jasotzen du hitza, batez ere bizkaieraz eta Mutriku aldean jasota, “lluvia fuerte” esanahiarekin.

Zumaian baten batzuek ezagutzen eta erabiltzen dute, bistan da, baina zalantza daukat zenbateraino zabalduta dagoen. Erabiltzen duzue? Inoiz entzun diozue zaharragoei? 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide