Udalaren esanetan, gaur goizean Foru Aldundiko eta Kosta saileko bana hurreratu da Itzurun hondartza banatzen duen harri multzoa aztertzera. Beti ere Udalaren esanetan, horma hori aztertu dute pixkanaka natura aldetik garrantziarik duen erabakitzeko. Haien ondorioa izan omen da harri multzo hori ez dela naturak egindakoa, gizakiak egindakoa baizik eta gaur egun funtzio jakinik ez duela. Hala ere, kendutako harriak gordeko dituztela azaldu dute, etorkizun batean, agian, berriro jartzeko.
Udalak gaineratu du Kosta sailak bazuela harri multzo hori kentzeko asmoa eta grabazioagatik aurreratu egin dutela. Horrez gain, gaia Udal batzordetik pasa zela eta bertan onartua izan zela.
(Oharra: Udalaren lehen adierazpenetan esan da Geoparkeko teknikari bat ere Itzurunen izan dela erabakia hartu denean. Ez da hala izan eta testutik kendu dugu)
Hau broma bat da, ezta?
Nola liteke, urteetan zehar hondartzaren zati izan diren harri horiek telesail batek hala aginduta kentzea? Lehenagotik pentsatuta zegoela irakurtzeak, parregurea eman dit. Ez dira hilabete asko udalak komunikatua eta guzti atera zuela hondartzako dutxetan azaldu ziren margoketak zirela eta, biotopoa gora, biotopoa behera arrazoi bezela.
Eta orain zer? Non dago udala horrelako itsusikeriaren aurrean? Ba funtziorik ez omen du eta berdin dio, onartu egin du. Lotsagarria benetan, kostasen aurrean burua makurtu eta aurrera, nahi dutena egitea gure hondartzan, juego de tronos Zumaian grabatuko da eta, KE GUAY! Lotsagarria!
Eta zerk ematen dio bada zerbaiti balioa? Funtziorik ez omen du, balio ekonomikorik ere ez du izango, noski. Ezin al dezake besterik gabe balioa izan zumaiarrontzat? Niretzat behintzat, eta uste dut beste askorentzat ere, horma horrek balioa zuen, eta argazkia ikusi dudanean sentitu dudan pena eta amorruaren arabera, handia.
Argudio horri jarraituz eraitsi ditzagun dolmenak, akueduktuak, erromatarrek eraikitako zubiak! Patetikoa da Zumaiako Udala kudeatzen duen taldearen jarrera, baina okerrena da haien kudeaketarako gaitasun eza ezkutatzeko esaten dutela hori.
Games of Thrones toki askotan errodatu da, eta telebistan ikustea nahi ez duten edozer digitalki estaltzen dute. Dubrovnik osoan egin dute, Sevillan, Irlandan, baina Zumaian ez. Zumaian ez dute egin beharrik ez delako egon, Udalak "carta blanca" eman dielako nahi dutena egiteko.
Baleiken duela hiru hilabete idatzitako artikulua amaitzeko erabilitako esaldiak balio berezia hartzen du hau ikusita: "Espero dezagun Udalean gaia aztertu eta herrian turismoa modu jasangarrian kudeatzeko neurriak hartuko dituztela, uda honetan Game of Thrones Zumaian grabatzearen ilusioak neguak eraman ez ditzan."
Winter is coming.
ITZURUNGO PARETAKO HARRIAK ESTRALURTARREK EGINDAKOAK DIRA
Duela bi hilabete Itzurungo hondartzako paretan agertutako pintada baten harira, Udalak adierazi zuen "biotopoaren aurkako ekintza" bat zela, "naturaren aurkako" atentatuaren mailan kokatu zuen. Eta hori esateko, bi egun desberdinetan prentsa-ohar bana bidali zuen prentsara, ardura gure taldearen bizkar uzteko asmoz.
Baina hara non, zeinen azkar aldatzen diren gauzak biotopo barruan egindakoan alkatea bera baldin badago. Kasu honetan ez salaketarik, ez naturaren aurkako erasorik, ezta biotopori egindako kalterik ere. Suntsitutakoak "gizakiak egindako harriak" dira eta kitto.
Beraz, hondartzako paretako harriak estralurtarrek egindakoak direla pentsatzea besterik ez zaigu geratzen. Bestela, pentsatu beharko genuke erakunde publikoaren hitza arma alderdikoi gisa erabiltzen dela berarekin ados ez dagoenaren aurka egiteko.
Gizakiak egindakoak gaur egun funtziorik ez du, eta bestalde, naturak egina balitz badirudi funtzioren bat izango lukeela. Gizakia/natura... Hau baldarkeria. Nork daki zer asmoekin egin zen? Zertarako egin zen? Denbora pasa egingo ote zuten ba?, umeek ondar tontorra egiten duten intentzio berdinarekin? Miloika urtetako naturaren haztarnak ulertzeko gai garela dirudi baina gizakiak egina bada ez dakigu zertarako eta okerrago oraindik, ez zaigu askorik axola ere. Susmoa dut delako serie hori egiteko beharrezkoa gertatu dela orma aurretik kentzea eta horrela egin dela, . Oraindik eta harrigarriago da irakurtzea, Kostasek lehendik ere ba omen zuen orma hori kentzeko asmoa.. Baina hainbeste urtetan zehar, nori egin dio kalte edo enbarazu ? Ez al dauka Kostasek beste zeregin hobeagorik?. Kontuak kontu, hau,hori eta bestea,... lehen ziria sartu digutela ¡¡. Argi mutil eta neskak , gertutik jarraitu beharko ditugu eta.
Zeeee? Baño hau xinixtu al leike? Gizakiyek eindekuek diela harri hoyek? Earki: ba hau erabakiebenak, ta eiten utziebenak e gizakiyek eindekuek die, ta ordun ba....
Amorrue ta nazkie Azpeitireño alleatzeie gutxiyenez, ta harutzo re bai seguru asko!!!
Uaindik sinistu ezinik nago hau benetan gertatu denik!!Libek esan duen bezala gaur sentitu duguna Zumaiar askok,amorrua eta pena galanta izan da.Gurea zen txoko bat kendu digutelako!!!BALIO HANDIA zuen txoko honek!!!Erabakia hartu duenak ziur ez zela zumaiarra baina zumaian agintzen dutenak hau onartu eta justifikatzea...TRISTEA bezain SALAGARRIA!!
Ta gero Zumaiarrak kola iten castingeako, begiratu ze egin dezaketen zure eta gure herriari
Nik ez nun onartiko horiei lan itea, dignitatea du herri onek
Herriko alaba ta seme denak ibili gera hor, zerbait kendu digute
Ni ere sentimenduekin hasiko naiz: harridura, amorrua, haserrea, inpotentzia… eta pena, ez dugulako inoiz ikasiko, oraingoan ere egin digutelako.
Kanpotik (Aldunditik eta Costasetik) etorri zaizkigu ordezkari bana, eta erabaki dute hori alferrikako harri pila bat besterik ez dela, oztopo bat, eta lasai bota daitekeela. Udala, aurkezpeneko prentsaurrekoan hain puztuta ageri zena, berriz, Itzuruntxikira begira, txistua jotzen (“hau ez da nire eskumena”). Zein da Costas gureaz erabakitzeko, gure herrian nahi duena egiteko? Non dago Udala herritarren interesak eta nahiak defendatzeko? Zoritxarrez, ez da lehen aldia: barrako adokinak kendu zituzten 2011n (haiek ere “gordeta” daude Santiagoko aparkalekuan), barra itxita dago hamar hilabetean (“obrak hasi bitartean”)… Paretak traba egiten bazuen, ez zen, ba, batere zaila hondarrez estaltzea; lehen ere pareta agertu eta desagertu egiten zen, itsasoak hondarra ekarri eta eraman ahala.
Guztiz bat nator aurreko erantzun gehienekin, eta bereziki funtzioen eta balioen kontuarekin. Zer da “funtzio jakina ez edukitzea”? Balio sinbolikoak ere badu, ba, garrantzia; batzen, elkartzen, taldetzen, kohesionatzen, zumaiartzen… gaituzten leku, istorio, objektu, traste, ohitura, doinu, pertsonaia, hitz, esaera… txiki baina inportanteak. Funtzio –praktiko– jakinik ez daukatenak, baina geureak ditugunak, bereizten gaituztenak. Eta horiek ezagutzen, maitatzen, zaintzen, babesten ez baditugu, gure zerbait galtzen ariko gara. Horma horrek batzuentzat ez zuen izango balio praktikorik, baina zumaiar askorentzat harri multzo bat baino gehiago zen, apreziatzen genuen, gure zerbait zen.
Honetatik ere zerbait ikasiko ahal dugu… “Venid, llegad, venid”, denak, ahalik eta jende gehien, beti besoak zabalik hartuko zaituztegu eta; pelikulak eta pelikulak herrian; turismoaren gorakada; batzuetan arrotz sentitzea norberaren herrian… Zer saltzen ari gara? Zer galtzeko prest gaude? Dena libre da edo baldintza batzuk jarri eta neurri batzuk hartu behar ditugu?
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!