'Sare sozialak, nerabeak eta arriskuak' hitzaldi zikloa

Baleike 2013ko martxoaren 9a

Sare sozialek nerabeentzat izan ditzaketen arriskuen gaineko hitzaldi zikloa antolatu du Maria eta Jose ikastetxeak. Lehen hitzaldia asteazkenean izango da, hilaren 13an: Kezkatzen al zaitu zertan dabiltzan gure seme-alabak Interneten? gaia jorratuko du Mikel Garciak. Hitzaldia 19:00etan izango da, Maria eta Jose ikastetxean, euskaraz. Ostegunean, ordu eta leku berean, gazteleraz emango du. Hitzaldi irekiak dira eta interesa duen edonork har dezake parte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide