Maria Pilar Beobide, hil ondoren ere dantzari

Baleike 2013ko martxoaren 19a

 

Atzo hil zen Maria Pilar Beobide, 81 urte zituela, eta gaur arratsaldean izango dira hileta elizkizunak (19:00etan). Julio Beobide eskultore handiaren alaba, hainbat urtetan museoaren kudeaketaz arduratzeaz gain, euskal kulturarekiko zaletasun handia izan zuen beti. Gaztetan nazioartean ere ibili zen dantza ikuskizunekin, gaur dantza.com webgunean gogoratu dutenez. "Heriotza eta agurrak tristeak dira beti, baina ezin poz izpi txiki bat ezkutatu Maria Pilarren eskela ikusita: "Mª Pilar Beobide Arburua. Dantzaria". Dantzari eta dantzazale batentzat epitafio ederrena. Eta gainera, ohiko foto-maton argazkiaren ordez, pospolin jantzita dantzan ageri zaigu Maria Pilar Beobide. Biba zu Maria Pilar, biba dantzaria!".

Irakurri testu osoa: Maria Pilar Beobide, dantzaria

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide