Auzokonpostatze ikastaroak egingo dira gaur eta bihar, Alondegian

Baleike 2013ko maiatzaren 7a

Aurrera jarraitzen du Zumaiako Udalak auzokonposta auzolanean egiteko kanpainak. Hala, dagoeneko familia ugari dira herrian, etxean sortutako hondakin organikoak auzokonposta eginez kudeatzen dituztenak.

Bide horretan, Basadi eta Parolaldean izen emanda daudenentzat ikastaroak antolatu dira datorren asterako. Asteartean, maiatzak 7, 19:00etan Alondegian (1.solairua, Moila gela) euskarazko saioa izango da, eta asteazkenean, maiatzak 8, gazteleraz, ordu berean.

Parolaldean, Kresala museoaren atzealdeko gunea abian jartzean, 5 gune izango dira herrian auzokonposta egiteko. Dagoeneko abian baitira, Puntanueta, Oikia, Basadi eta Alai auzoan. Zumaiako Udala Ardantzabiden ere konpostgunea jartzeko aukera aztertzen ari da. Guztira, azken gunea martxan jartzean, 90 familiatik gorak egiten dute auzokonposta herriean.

Abian diren konpostaguneetan parte hartzeko interesa duten herritarrek udaletxeko Ingurumen sailera jo behar dute informazio gehiago jaso edo izena emateko. Auzokonposta proiektuan parte hartzen duten herritarrek %20ko hobaria dute zaborraren tasan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide