Pulpoko kadeteek eroso gainditu dute lehen oztopoa

Baleike 2013ko maiatzaren 11

 

Arratsaldeko 18:00etan ekin zaio Espainiako txapelketako sektore faseko lehen partidari Lubaki kiroldegian. Etxeko taldeari egokitu zaio lehen partidu honetako talde bat izatea. Aurkaria aldiz, Errioxako Calasancio.

Hasieratik sendo eta eroso ibili dira Pablo Gutierrezek entrenatzen duen koadrila. Atsedenaldirako, 25-7ko markagailua zuten aldeko. Bigarren zatian ez da sorpresarik izan. Erritmo eta gogo berarekin jarraitu dute etxeko mutilek eta azkenean 48-17ko emaitzarekin amaitu da partida.

Entrenatzaileak aipatu duenez, “partida erraza joan da. Ez da inongo ezustekorik izan. Bihar izango dugu aurkari gogorra, Bartzelona, eta ea lan txukuna egin eta irabazteko gai garen”. Gaur ohiko jokari batzuk ez dute minutu askorik jokatu biharko atseden hartuta izan daitezen.

Hauek izan dira gaurko protagonistak: Xabier Aranzabal, Iñigo Garaizabal (5), Gorka Iribar (1), David Hernandez (4), Ander Torriko (9), Ander Olaizola (4), Kauldi Odriozola (5), Iñigo Alday (7), Eneko Tena, Manu Centeno (1), Koldo Errasti, Mikel Martinez (7), Iñigo Arakistain (1), Iker Lopez (1), Ander Eizagirre (3) eta Ignacio Amundarain.

Bigarren partida arratsaldeko 20:00etan hasi da. Iruñeko Anaitasuna eta Bartzelonak jokatu dute. Partida parekatua hasi bada ere, 6 goleko berdinketara iritsi dira, handik aurrera kataluniarrak nagusi izan dira. Azken emaitza, 25-53koa izan da Bartzelonaren alde.

Lubaki kiroldegia jendez beteta izan da arratsalde guztian. Kamiseta gorriak edonon ikusi dira eta animoak ez zaizkie falta izan herritarrei. Bihar giro bera espero da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide