Naia Urbieta Gipuzkoako txapeldun eta Eider Manzisidor txapeldunorde

Baleike 2013ko maiatzaren 21a

Neguko eguraldi gordin gordinarekin jokatu ziren joan den larunbatean Korta industrigunean alebin eta infantil mailako Gipuzkoako Txirrindularitza txapelketak. Zumaiako Txirrindulari elkartearentzat nesketan izan ziren emaitzarik onenak, alebin mailan Naia Urbietak irabazi zuen eta ondorioz bera da Gipuzkoako txapelduna. Infantil mailan Eider Manzisidor bigarren izan zen, zilarrezko dominarekin pozik.

Mutiletan, alebin mailan, Viveros San Antongo lauek lortu zuten finalerako txartela eta txapela jokoan jarrita, Oier Unanue 7. sailkatu zen, Unai Sasiain 28., Gaizka Arrillaga 33. eta Bertol Etxabe 40. Parte hartzaileen kopurua izugarria izan zen eta 40k bakarrik jokatu zuten finala. Infantil mailan Zumaiako Txirrindulari elkarteko  bakarra sailkatu zen finalerako eta horrela, lasterketa gogor batean, Gaizka Gurrutxaga 13. sailkatu zen.

Lasterketak jokatu ziren baldintza gogorrak kontutan hartuta, meritu handia dute parte hartu zuten guzti guztiek, aterrune bakar bat ere ez baitzen izan eta euria bakarrik ez, hotza ere kontrario izan zuten etorkizuneko txirrindulari hauek.

Kadeteek Ataunen izan dute lasterketa asteburu honetan eta Jon Agirre 48. sailkatu zen.  Aiako auzoan bukatu zen lasterketa eta erritmo bizian lehiatutako proban berriz ere Jon hortxe izan zen onenengandik gertu.

Juniorrek Legorretan lasterketa gogor gogorra lehiatu zuten larunbatean. Eguraldia baldintza gordinekin, 88 kilometroko ibilbidea osatu zuten, amaieran bi mendate gaindituz: Orendain eta Altzo. 48 txirrindularik bakarrik bukatu zuten lasterketa, erdiak gutxi gorabehera. Aitor Olaziregi 20.a izan zen, Aritz Eizagirre 35.a, Jose Manuel Castillo42. a(orain arteko bere lasterketarik onena) eta Gorka Etxabe 44.a. Denboraldiko taldekako sailkapenik onena lortu zuen Viveros San Antonek, 7. Izan baitzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide