Sanpankrazioak ospatuko dituzte Estazioan ostiraletik igandera bitartean

Baleike 2013ko maiatzaren 24a

Bihar gauean hasi eta igande bazkalordura bitartean San Pankrazio jaiak ospatuko dituzte Estazioko auzoan. 

Hemen duzue festetako egitaraua:

Ostirala, 24

23:00etan: Rock kontzertua: The Grace Dionysus, Vostok 108 eta Tribute to Barricada

Larunbata, 25

12:00etan: Txupinazoa

Jarraian, haurrentzat jolasak

Pintxo potea Lagun Artea taberna eta txosnaren artean

16:30ean: Mus txapelketa Txepetxa elkartean. Izen-ematea Lagun Artean. Bikote 25 euro. Sariak: 325, 175 eta 75 euro. Txepetxako lehen bazkidearentzako bi txuleta eta bi ardo botila.

18:30ean: Haurrentzat txokolatada

19:00: Sagardo dastaketa eta pintxo jana

20:00etan eta 23:00etan: Egan

Igandea, 26

10:30ean: Hamaiketakoa

12:00etan: Harri froga.

Arroako Juan Jose Aginagalde, Elorrioko Jon Lazkano eta Zumaiako Aitor Manzisidor.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide