'Kolonbia, multinazionalak eta errepresioa' hitzaldia asteazkenean

Baleike 2013ko urriaren 8a

Bihar, asteazkena, Kolonbiako egoera politikoari buruzko hitzaldia izango da Inpernupe elkartean, 19:30ean. Kolonbiako preso politikoen eskubideen aldeko ekintzaile Walter Agredo izango da hizlaria. Kolonbiako paramilitarren heriotza mehatxuak jasotzeagatik ihes egin behar izan du Agredok. Enpresa multinazionalek Hego Amerikako politikan duten eraginaz hitz egingo du, besteak beste.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide