BIDEOA: "Guk euskaraz, zuk zergatik ez?"

Baleike 2013ko abenduaren 1a

Kalejira, bertsoak, musika eta dantza izan dira gaur Zumaian Euskararen Eguna ospatzeko. Euskararen asteko egitaraua ez da gaur amaitu: igandean zinea euskaraz izango da gaztetxoentzat; astelehenean euskararen jatorriari buruzko hitzaldia egongo da Alondegian; eta asteartean Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren sari banaketa.

Abenduak 1, igandea

16:30ean euskarazko zinema haurrentzat: Zarafa

Abenduak 2, astelehena

Arratsaldeko 18:30ean, Alondegiko Oxford aretoan, hitzaldia: Euskararen jatorria: etorkizunerantz abiatzen gaituen iragana, Jabier Goitia eta Patxi Alañaren eskutik.

Abenduak 3, asteartea, Euskaren Eguna

19:00etan, Alondegian Julene Azpeitia 26. ipuin lehiaketako sarien banaketa eta emanaldia: Yolanda Arrietaren literatura saioa, Juantxo Zeberio pianistarekin: Off-On.

Abenduak 4, asteazkena

18:00etan, Alondegiko ganbaran, Hizkuntza ekologiaren inguruko tailerra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide