Ezohiko bisitaria izan dugu gaur Zumaian. Ordu biak aldera itsas txakur bat agertu da arranplan. Ikusmina piztu du herritarren artean eta udaltzainek eta Ambarreko kideek hesia jarri dute inguruan, animalia ahalik eta lasaien egon dadin. Itxura batean ez du zauririk eta atseden hartzera sartu da itsasadarrean. Behin indarrak berreskuratu dituenean, uretan sartu eta itsasorako bidea hartu du.