Bilboko Casilla bete nahi du Gure Esku Dago ekimenak

Baleike 2014ko martxoaren 25a

Erabakitzeko eskubidearen alde herriz herri egiten ari den lana erakutsi eta lan horri bultzada emateko, ekitaldi bat egingo du Gure Esku Dago dinamikak martxoaren 29an, Bilbon."Indarra eta ilusioa" erakusteko ekitaldi hau Casillan izango da, 17:30ean. Ekainaren 8ko giza katera begira, taldeari bultzada emateko modua ere izango da. "Europan martxan den trenean Euskal Herriak ere bere bagoia duela aldarrikatuko dugu". Autobusak antolatu dira Zumaiatik joateko.Zumaiatik ere larunbateko ekitaldira joateko gonbidapena egin nahi diogu herritar orori. Autobusak antolatu dira, eta izen emateko aukera izango duzue ostiralera arte, Batzokian, Metro tabernan, Inpernupen, Ttakun tabernan eta Kantauri tabernan (Alkartetxean).

"Nazioa garela, erabakitzeko eskubidea dugula eta herritarron garaia dela aldarrikatzen jarraituko dugu. Bete dezagun Casilla larunbata honetan, eta ekainaren 8an Iruña eta Durango lotzeko jar ditzagun zumaiarrok gure eskuak Ezkio-Itsason giza katea osatuz".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide