'Gazta zati bat' dokumentala ikusteko aukera izango da ostiralean Alondegian

Baleike 2014ko apirilaren 9a

Zumaiako Gure Esku Dago herritar taldeak antolatuta, Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala ikusi ahal izango da ostiralean Alondegian (19:00etan). Jon Maiak berak aurkeztuko du lana, eta dokumentalerako Keixetak egin zuen gazta bolaren prozesua azalduko da, irudien bidez. Idiazabalgo Nazioen Mundua mugimenduak eskatuta egin zuen dokumentala Jon Maiak; Eskoziak eta Euskal Herriak beren naziotasunaren aldarrikapenean azken urteotan bizi izan dituzten une esanguratsuen lekuko izan dira dokumentalaren egileak. Bideoan azaltzen ditu Jon Maiak dokumentalaren nondik norakoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide