Santelmoak 2014: prestatu arrantzale jantziak!

Baleike 2014ko apirilaren 11

Konturatzerako gainean ditugu aurtengo santelmoak. Apirilaren 25ean hasiko dira, 28an ospatuko da San Telmo eguna eta errepetizioak maiatzaren 1eko zubiarekin egokitu dira. Jaiaz gozatzeko aukerarik ez da faltako aurten ere. Hemen daukazue egitaraua. Hasi arrantzale jantziak armairuetatik ateratzen. Jaiak iritsi bitartean, hemen San Telmo martxa bideoan, motorrak berotzen hasteko.

OSTIRALA 25

19:00etan San Pedro Txiki eta Txikienak abesbatzaren kantu kalejira.

22:30ean Aita Mari aretoan, bertso jaialdia. Bertsolariak: Unai Agirre, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñigo Manzizidor Mantxi eta Aitor Mendiluze. Gai-jartzailea: JON MAIA.

23:00etan Txosna eremuan kontzertuak: Estala eta Las Tea Party.

LARUNBATA 26

11:00etan Udal Txistulari Bandaren kalejira.

12:00etan San Telmo ermita inguruan, Txupinazoa jaiei hasiera emateko.

Jarraian Musika Eskolako trikitilariek lagunduta, Jaitsiera.

Ondoren Itxas Gain elkarteak antolatuta, Hamaiketakoa. Tartea alaitzeko, Bertso Eskolako ikasleen eta trikitilarien saioak.

12:15ean DINBI BANDA perkusio taldearen kalejira.

13:00etan Ondartxo plazan, Musika Eskolako haurren eskutik, euskal dantzen ikuskizuna. Euria eginez gero, Aita Mari aretoan.

14:30ean Torreberrin, Herri Bazkaria.

17:30ean Haurren Danborrada Sagarbide ikastetxetik irtenda.

Danborradaren aitzakian Jakintza elkarteak argazki rally bat antolatu du. Begiratu oinarriak.

18:30ean Erriberan hasita The Joselontxo´s txarangaren saioa.

19:00etan kofradian, haurrentzat Erromeria.

22:00etan Txosna eremuan, kontzertua: Iseka, Siroka, McOnak.

22:30ean kofradian, Jon Urbietarekin disko festa.

IGANDEA 27

9:30ean ZUMAI Txaranga eta gaztetxoen kalejira herrian zehar.

11:00etan Arbustain Motor elkarteak antolatuta, Hamaiketakoa herriko itsasgizon zaharrentzat.

11:00etatik 14:00etara Oxford aretoan, Alondegian, Santelmotako XVI. Scalextric txapelketa.

12:30ean TRIKITXAS Bikotearen kalejira.

13:00etan Gure esku dago taldearen Kantu-jira eta giza katea.

17:00etan Buruhandi eta Erraldoien kalejira, udaletxetik irtenda.

17:00etatik 19:00etara Scalextric saio gehiago.

18:00etan TRIKITXAS Bikotearen kalejira.

18:30ean haurrentzat MUGI-MUGI Berbena.

22:00etan Txosna eremuan: Eratu, eta Ingo Al Deu? (erromeria)

22:30ean Danborrada Berezia.

22:30ean Kofradian, dantzaldia EZTEN GIRO taldearekin.

Gauerdian Kofradian Bandera Igotzea PASCUAL GOMEZarrantzale ohiaren eskutik. Bertan Arbustain Motor elkarteak bere txapel oroigarria oparituko dio.

Danborra amaitutakoan berbena EZTEN GIRO taldearekin Kofradiako plazan.

ASTELEHENA 28, SAN TELMO EGUNA

10:15ean Ohiturazko prozesioa San Telmo ermitara.

10:30ean Meza Nagusia, Beheko Plaza Abesbatzak abestua, itsasoaren aurrean otoitza eta Parrokiara itzulera. San Telmoren erlikia gurtzea.

Ondoren, gonbidatuei hamaiketakoa eskainiko zaie Kofradian.

12:30ean Ondartxo plazan GORRITIren saioa.

Ordu berean JAGOBA ETA MADDALEN trikitilarien saioa.

17:00etan Odieta pelotalekuan, ESKU PELOTA PARTIDUAK.

17:30ean Kantauri plazan KULKIrekin haurrentzat jokoak: Artzainen Kirol Parkea.

18:30ean BETI JAI Fanfarrearen ekitaldia plazan, eta jarraian herriko kaleetan zehar.

19:00etan Dantzaldia Kofradiako plazan, OROTS taldearekin.

22:30ean OROTS taldearen bigarren emanaldia Kofradian.

OSTIRALA 2

18:00etan Eusebio Gurrutxaga plazan Beheko Plaza elkarteak antolatuta, Rana eta Pote Txapelketak.

20:00etan Torreberrin, BERTSOTAN JAI herriko bertsolarien saioa.

22:30ean Txosna eremuan, Bertsio Gaua herriko musika taldeekin.

 

LARUNBATA 3

11:30ean Haur Jolasak Ondartxo plazan Itxas Gain elkartearen eskutik.

Ordu berean Eusebio Gurrutxaga plazan, Olagarro-zopa XIII. Lehiaketa.

Ekitaldia alaitzeko ELUSTONDO ANAI-ARREBAK trikitilarien saioa.

12:00etan herriko kaleetan BEHEKO PLAZA eta SESTAOKO ORFEOIA abesbatzen saioa.

18:30ean Amaiako Plazan hasita INCANSABLES txarangaren saioa.

14:30ean Txosna eremuan, Bazkaria eta kantu saioa.

18:00etan Kofradian, haurrentzat TOR MAGOAren ikuskizuna.

18:30ean Plazan hasita INCANSABLES txarangaren saioa.

19:30ean Kaleetan zehar PIT ETA PATen musika eta antzerkia.

22:00etan Txosna eremuan, kontzertua: Boots boys, DROP, Bellator.

22:30etik aurrera Kofradian BIDE BATEZ taldearekin dantzaldia.

IGANDEA 4

12:00etan Itzurun hondartzan, ZALDI LASTERKETA.

Ordu berean IRAUNKORRAK txarangaren saioa.

Eta Eusebio Gurrutxaga plazan, ERKIBE elkartearen eskutik, Olagarru-zopa dastatzeko aukera.

17:00etan Aita Mari aretoan, Haurrentzat antzerkia: TXIPLI-TXAPLA.

18:00etan Trainerillen estropadak, XXXI. San Telmo saria eta Emakumeen San Telmotako II. estropada.

Eta IRAUNKORRAK txarangaren saioa.

19:00etan Kofradian, erromeria BASAJAUN taldearekin.

22:30ean BASAJAUN taldearen bigarren saioa.

Gauerdian Bandera jaistea eta Santelmoei agurra.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide