Hiru langile erre dira Bombas Azcueren Azkola fundizioan

Baleike 2014ko maiatzaren 5a

Gaur goizean lan istripua gertatu da Bombas Azcue enpresaren Azkola fundizioan, goizeko 9:15 aldean. Jakin ahal izan dugunez, hiru langile zauritu dira, eta erredurak dauzkate aurpegian eta eskuetan.

Langileetako bi anbulantziaz eraman dituzte eritxera, eta hirugarrena helikopteroz, larriago baitago. Bi Gurutzetan daude eta bestea Donostian. Fundizioko margo biltegian gertatu da sutea, argi bat likido sukoi baten gainean erori denean eta dagoeneko su-hiltzaileek lortu dute itzaltzea. Gainera, beste hamar langile artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik. Hiru Zumaiako anbulatoriora ekarri dituzte, hiru Mendaroko ospitalera eraman dituzte eta beste lau Donostiara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide