Kalean dago maiatzeko Baleike aldizkaria

Baleike 2014ko maiatzaren 9a

Maiatzeko aldizkaria bazkideei banatzen ari gara eta ohiko salmenta puntuetan ere eskuragarri dago. Santelmoetako argazki bilduma osatzeaz gain, eraikitzen hasi berri diren kanpinari buruzko erreportajea landu dugu; Maiatza Dantzaren aitzakiarekin, Astinduko Jone Osa eta Ane Azkue elkarrizketatu ditugu; ZIIZekoek maiatzaren 23an aurkeztuko dute webgunearen berri aurreratu digute. Eta ohiko agenda eta bertsoekin batera, Endañetak Baleikeko irakurleentzat egindako eskaintza berezia ere badakar oraingoan aldizkariak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide