Aurtengo Zumaiako Musika Jaialdian, KUKAI dantza taldearen emanaldia izango da abuztuaren 5ean, Gelajauziak ikuskizun berriarekin. Aurrerapen gisa, dantza konpainiaren sorkuntza prozesua eta lan egiteko modua bertatik bertara ezagutu ahal izango da ekainak 4an Torreberriko dantza aretoan egingo dituzten entsegu irekiei esker.
Ekainak 4, Torreberrin
18:30ean, euskal dantzetako ikasle eta gurasoentzat.
20:15ean, entsegu irekia denontzat.