Orain arteko zuzendaritza taldeak ardurak utzi eta Gorostolak osatutako taldeari eman dio lekukoa. Zumaiako Futbol Taldea berrindartu eta kirol mailan dagokion lekura eramatea dira talde berriaren erronka nagusiak.
Datorren astean aurkeztuko dute zuzendaritza berria, eta orduan azalduko dituzte beraien asmoak eta helburuak. Gorostolak Zumaiakon jokatu zuen gazte garaian, 1980ko hamarkada hasiera arte. Kirol elkarteak kudeatzen badu esperientzia, 2004an Itxas-Gain piragua elkarteko ardura hartu baitzuen, duela bizpahiru urte arte. Gaur egun, Flysch Trail mendi lasterketa antolatzen duen zuzendaritza taldeko kide ere bada.