Bandera irabazi du Telmo Deunek Elantxoben

Baleike 2014ko ekainaren 29a

[/caption]

Elantxobeko Bandera irabazi du gaur Zumaiak, traineruen KAE Ligako bigarren jardunaldian, Getaria eta Lekeitioren aurretik. "Mutilak pozez zoratzen daude", kontatu digu elkarteko presidente Luixo Osak.Elantxoben jokatu da gaurko estropada, itsaso zakarrarekin, eta Zumaia izan da onena, Getaria eta Lekeitioren aurretik –Zumaiako estropadan Lekeitio izan zen aurrena, Getaria bigarren eta Zumaia hirugarren–.Ohorezko txandan aritu dira hirurak. Zumaiak estropada burua hartu du bigarren luzean eta 16 segundoko aldea ere lortu du Getariarekiko. Baina hirugarren ziabogan arazoak izan dituzte bai Zumaiak eta bai Lekeitiok, eta Getaria gainera etorri zaie. "Azken luzea ere oso ona egin du Getariak, bazirudien estropada haientzat izango zela, baina Zumaia sartu da aurretik pare bat segundoko aldearekin.

Mutilei indar handia emango die gaur lortutako garaipenak, banderak ez baitira astebururo lortzen. Telmo Deunek, gizonezkoetan, 2010ean lortu zuen azken bandera, Lekeition. "Denboraldia hasi baino ez da egin eta ikusiko dugu gauzak nola doazen, baina egia da ikusten ari  garela aurrean egoteko moduan gaudela, eta orain estropadetara joan gaitezke banderaren borrokan egiteko ilusioarekin", esan digu elkarteko presidente Luixo Osak. Osaren iritziz, gainera, gaur itsasoak zeuzkan baldintzak –zakarra, haize aldakorrarekin– ez dira egokienak Zumaiarentzat. "Uste dut baldintza horietan hobeto moldatzen direla Getaria eta Lekeitio, eta ur bareagoan geuk aukera gehiago izan ditzakegula; baina hori nire iritzi apala baino ez da".

Elantxobeko Bandera

1. ZUMAIA 21:41,67

2. GETARIA-INDAUX-VIVEROS SAN ANTON 21:43,57

3. LEKITTARRA-BM 21:49,10

4. ELANTXOBE-IDAR 21:58,87

5. ORIO-BABYAUTO 22:08,49

6. SANTURTZI-IBERDROLA 22:09,74

7. ONDARROA 22:16,59

8. DONOSTIARRA 22:20,99

9. SAN PEDRO-ECOLMARE 22:29,69

10. TRINTXERPE-FUNERARIA VASCONGADA 22:30,89

11. CASTRO 22:39,58

12. S.D. SANTOÑA C.R. 23:07,38

Ligako sailkapena

1. ZUMAIA 22 puntu

2. LEKITTARRA-BM 22

3. GETARIA-INDAUX-VIVEROS SAN ANTON 22

4. ELANTXOBE-IDAR 15

5. ONDARROA 15

6. DONOSTIARRA 12

7. TRINTXERPE-FUNERARIA VASCONGADA 11

8. ORIO-BABYAUTO 10

9. SANTURTZI-IBERDROLA 10

10. SAN PEDRO-ECOLMARE 8

11. S.D. SANTOÑA C.R. 6

12. CASTRO 3

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide