Bihar, astelehena, hasiko da Madrilen 28 gazteen aurkako epaiketa –Beñat Lizeaga zumaiarra da tartean–, Segiko kidea izatea egotzita. Gaur eguerdia agerraldia egin dute Loiolan, Aske Gunea sortu eta herritarrei parte hartzeko konpromisoa eskatzeko. "Epaiketa politikoak geratzeko eta konponbidean urratsak emateko" erabaki dute desobedientziara jotzea. Agerraldia amaituta, martxan da dagoeneko Aske Gunea, bertan egingo dute epaiketa politikoak geldiaraztea helburu izango duen herri harresia.
ELKARRIZKETA: BEÑAT LIZEAGA (2014-07-24)