2011n Amerikako Estatu Batuetako Dresser-Rand enpresak erosi zuen Guascor; hiru urte geroago, Alemaniako Siemensek akordio lortu du Dresser-Rand bereganatzeko, 5.800 milioi euroren truke. Aurrerantzean, beraz, Alemaniako Siemens konpainia izango da Guascorren jabe. Zumaiako motorgintza sektoreko ikurretako bat izan da Guascor. Gaur egun Euskal Herrian bi lantoki dauzka, bat Oikian eta bestea Arabako Parke Teknologikoan.