Perretxiko pintxo lehiaketa egingo da urriaren 18an

Baleike 2014ko urriaren 8a

Perretxiko Astearen barruan, perretxiko pintxo lehiaketa antolatu da aurten lehen aldiz, urriaren 18an. Hemen dauzkazue lehiaketaren oinarriak:-Lehiaketa irekia izango da eta edozeinek har dezake parte norbere izenean edo elkarte baten ordezkaritzan. Sukaldari profesionalak izan ezik.

-Lehiakdeek bikoteka hartu beharko dute parte.

-Lehiakideek urriaren 15era arte dute izena emateko aukera turismo bulegoan. Bertan, zer perretxiko mota behar duten adierazi behar da (espezie mota bat baino gehiago izan daiteke). Merkatuan lortzeko modukoak izan behar dute.

-Izena ematerakoan, lehiaketaren oinarriak emango zaizkio lehiakideari eta prestatuko duen errezeta eman beharko du.

-Antolakuntzak lehiakideen esku jarriko ditu mahai bat, sua eta kilo bat perretxiko, lehiaketan izena ematerakoan eskatutakoak.

-Lehiakide bakoitzak epaimahaiari aurkeztu behar zaizkion pintxoz gain beste 12 prestatu beharko ditu gutxienez.

-Antolakuntzak izendatuko ditu epaimahaikideak. Hiru edo bost pertsona izango dira.

-Ordutegia, 10:00etatik 13:00etara izango da.

-Lehiaketa Beheko plazan izango da.

-Prestaketa guztia bertan egin beharko da. Errezetaren zati bat edo pintxo osoa prestatuta eramaten duena kaleratua izango da.

-Platerak honako modu honetan puntuatuko dira: zaporea, zailtasun gastronomikoa, aurkezpena eta prestaketa puntua.

-Sariak: lehenengo saria, txapela eta 120 euro; bigarren saria, 80 euro; hirugarren saria, 70 euro.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide