Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen hurrengo diskoan agertuko da Jon Maiak konposatutako Telmo Deun abestia –Xabier Zabalak egin ditu musika moldaerak–. Zumaiako arraunlariek ere hartu dute parte abestian. Urriaren 4an joan ziren Andoaingo Garate estudiora grabatzera, eta han hartutako irudiak ikus ditzakezue Katxiporretak osatutako bideo honetan.