'Traganarru' antzezlana ikusteko sarrerak dauzkagu

Baleike 2014ko azaroaren 4a

Ostiralean Traganarru antzezlana taularatuko du Bada Teatroa konpainiak Aita Marin (22:00etan). Sarrerak salgai daude turismo bulegoan. Baleikeko bazkideen artean hiru lagunentzako bina sarrera dauzkagu zozkatzeko. Bideoan ikus dezakezue antzezlanaren aurrerapena:

 

1.912an ehundaka marinel hil zituen galerna tragikoa ardatz hartuta sortu da Traganarru. Zazpi aktore, zuzeneko espazio sonoroa, umore absurdoa, surrealista zenbaitetan tragikoa besteetan, eta xinpletasunean aberats den eszenaratzeak, ikuslea, gure historiari keinu eginaz, gaurko gizakiaren superbibentzia-gaitasunaz eta bere burugogorkeriaz hausnartzera gonbidatuko du.

SINOPSIA: Bodyboarder batek 1.912 urtera jauzi egin du istripuz, baina ez da bere errealitateaz jabetu. Leku berri hau, beretzat propio prestaturiko entrenamendu pertsonalizatu bat dela sinetsita dago. Fisikoki eta psikologikoki prestatuko duena. Ilusio betean, opari bat bailitzan, pertsonaia surrealistek zeregin garrantzitsuak esleituko dizkiote eta ahalik eta egokien bete nahian, bertako errealitate soziopolitiko eta kulturalean murgilduko da kirolari modernoa.

Sarrerak zozkatzeko

Sarreren zozketan parte hartzeko ezinbestekoa da Baleike Kultur Elkarteko bazkide izatea. Bidali zure datuak aldizkaria@baleike.com helbide elektronikora.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide