Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera aktibatu dira orain arte erregistratutako ia 1.300 '.eus' domeinuak eta horien artean da baleike.eus. Oraingoz orain arteko '.com'-era berbideratzen ditu bisitariak, baina urte berriarekin batera berrikuntzak izango dira.
Udalaren web gunea zumaia.eus da hemendik aurrera
'.eus' domeinuaren bideko lehen fasean 92 aitzindari aurkeztu ziren eta 100 izan ziren aktibatutako domeinu-izenak. Azaroan amaitu den bigarren fasean, fase irekian, beste 1.200 domeinu-izen erregistratu dira eta horien artean da baleike.eus. Hauek denak Euskararen Egunarekin batera aktibatu dira euskararen eta euskal kulturaren bidean urrats garrantzitsua emanaz.
Esan bezala, Interneteko erabiltzailean baleike.eus klikatzen bada oraingoz baleike.com zaharrera bideratuko da erabiltzailea, baina urte berriarekin batera web gune berria aurkeztuko du Baleikek eta une horretan zuzenean sartuko dira erabiltzaile eta bisitariak baleike.eus berrira.