Atzo, Euskaren Nazioarteko Egunarekin batera, Maria eta Jose ikastetxeko webgunea mariatajose.eus izatera pasa da, nahiz eta momentuz, mariatajose.com-ek ere martxan jarraituko duen. Hurrengo hilabeteetan, ikasle, irakasle eta langile ororen posta elektronikoak ere ".eus" izatera pasako dira. "Era honetara, euskara eta euskal kulturan partaide aktibo garen aldetik, gure ahalegintxoa egiten dugu".