Mikel Mendizabal eta Julen Alkorta jubenilek 22-17 irabazi dute Asteasun jokatutako 3. Mailako finala Legazpiko bikotearen aurka. Jexux Iribar Olaldek eman digu finalaren berri:
Norgehiagoka estua izan zen, eta partidaren lehen zatian zer pentsatua ematen zuena, legazpiarrak gehiago baitziren joko eta emaitzan. Pilotan jokatzen zihoazen heinean, urduritasunak ere albo batera utziaz, markagailuari buelta ematea lortu zuten ordea zumaiarrek, eta 18 eta 12ko abantaila polita hartu ere bai, kantxako nagusitasuna norena zen erakutsiaz. Legazpiarrak hamabostera hurreratu ziren arren, Mendizabalek eta Alkortak tantoa egitea lortu zuten berriro eta aurretik hain emaitza onak eman zizkien pilotarekin nagusitzea lortu zuten, bertaratutako lagun eta senitartekoen txalo eta aupatekoekin.