Giro bikaina Espillaren oroimenezkoan

Baleike 2015eko urtarrilaren 2a

Lubakiko harmailak bete egin ziren Pulpo eta Euskadiko selekzioaren arteko hiru partidak ikusteko.

Pulpoko jokalari ohi Iñaki Espillaren omenez eskubaloi jaialdia jokatu zen asteartean Lubakin. Pulpok eta Euskadiko selekzioak hiru partida jokatu zituzten, eta hirurak selekzioak irabazi zituen. Kadete mailan, neskek ez zuten selekzioari aurre egiteko aukerarik izan; baina jubenilek eta seniorrek gol bakarreko aldeagatik galdu zuten, bi kasuetan azken unean etxeko bi jokalarik (Ioritz Manterolak eta Ander Torrikok) egindako golen ondorioz. Garrantzitsuena, ordea, beste urtebetez Iñaki Espilla gogoratzeko bizitako eskubaloiaren festa ederra.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide