Biko lasterketa, urteari kirola eginez agur esateko modu bat

Baleike 2015eko urtarrilaren 2a

Asteazken eguerdian, giro hotz baina eguzkitsuan, dozenaka lagun animatu ziren bikoteka ibilbidea osatzera, batzuk saltaka, beste batzuk bizikletan edo patinarekin. Aretoko futbola eta xake txapelketa ere izan dira Gabonetan.Txikienek heldu baten laguntzarekin osatu zuten Pulponetik Beheko plazarainoko ibilbidea. Ondoren, gaztetxoek Parolaldera joan eta plazarako buelta egin zuten; eta azkenik, helduen lasterketan, bost kilometro inguruko ibilbidea. Helduen artean, Leire Zearreta, Sonia Albarez, eta Mikel eta Pedro Etxeberria anaiak izan ziren helmugaratzen lehenak.

Bestalde, abenduaren 24an jokatu zen aretoko futbol txapelketa. Finalean Ganbarak 3-2 irabazi zion Txikixari. Abenduaren 30ean, berriz, xake txapelketa jokatu zuen. Fran Ladron de Guevarak irabazi zuen. Zumaiar onena Joseba Egaña izan zen, eta gazteen artean Anart Alonso. Guztira 21 lagunek hartu zuten parte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide